XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zotz, bai, ilusio handia du eta.
- Baina ni, ez, zu horrela zauden bitartean...
Baina azkar moztu zuen osaba apaizak:
- Auzi honetan, ordea, inportanteena ez naun ni, mutila baizik!
- Eta ez al dakin, nik ez bezala, mutilak guztiz behar hauela oraindik?
- Eta ez al dun honetan guztian Probidentziaren eskua ikusten?
Eta horrek konbentzitzen ez bahau, badinat beste arrazoirik: nire agindutara hago, eta hi ere joan egingo haiz!
- Baina...
- Hago isilik!
- Mekaguen Satanas!
Eta Marisorginek albotik:
- Bai, zoazte lasai, Rocky, Ringo, Elvis eta laurok arduratuko gara-eta geure
Horrela, bada, Leontxi, Zotz eta kanguru izukaitza zirkura bildu, eta zirkuko jendearekin joan ziren herriz herri, irriz irri.
- Udako oporretan ongi zaindu lumondoa; eta aurrerago ere bai, gu kanpoan gauden bitartean